Txotxongiloei buruzko beka eskatzeko aukera

Ataria 2011ko ekainaren 28a

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroekin lankidetzan antolatutako jarduerarako 30 beketako bat eskatzeko epea, bihar amaituko da. Ikastaroa uztailaren 4an egingo da, Topic zentroan, eta izen-ematearen prezioa 35 eurokoa da; baina beka lortzen dutenek 21 euro besterik ez dituzte ordainduko. Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroko arduradun Idoya Otegi eta Miguel Arretxe dira ikastaroaren zuzendariak, eta haren bidez erakutsi nahi dute txotxongilo antzerkia garrantzi handiko hezkuntza baliabidea dela, ikasleak motibatzeko eta ikaskuntza sendotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!