Datorren ostiralean eta larunbatean, Tolosand Blues jaialdia izango da Tolosan. Janiva Magness estatubatuarra izango da izenik nabarmenena.
Zazpigarren Tolosand Blues-a izango da aurtengoa, eta bere lehenengo urtean kontzertuak Espainiako musikariek eskaini zituzten arren, gaur egun Ingalaterra eta Estatu Batuak bezalako lekuetatik etortzen dira Tolosara
Aurten, esaterako, parte hartuko duten bost taldeetatik bi estatubatuarrak izango dira.
Ostiralean, esaterako, Sax Gordon saxofoi jolea iznago da gurean, eta munduko onenen artean dago.
Bestalde, larunbatean Janiva Magness izango da oholtza gainean. Sari ugari jaso ditu azken hamarkada honetan, eta espezialitate honetako kritikarien eskutik laudorio handiak jaso ditu.
Horrela bera, Tolosako Udalak herritar guztiei luzatu nahi die musika beltzaren sustraietara gerturatzen gaituen blusaz gozatzeko gonbita.
Tolosand Blues 2011, egitaraua
Uztailak 1, ostirala
22:30ean Plaza Berrian.
Sax Gordon saxofoi jole estatubatuarra (Detroit) eta Lluis
Coloma piano jolea (Bartzelona). Hainbat musikarik
lagunduko dituzte eszenatokian.
00:00etan Fronton Kafetegian. De 2 en Blues Band taldea(Iruñea). Seikote nafar
honek, bluesaz gain, afroamerikar musika, rhytm & blues,
soul eta rock & roll-a ere lantzen ditu.
Uztailak 2, larunbata
20:00etan Amarotz auzoan. The Boogalords taldea (Errenteria). Boogaloo musikako klasikoez gain, jazz-funkya, bluesa edo latin-jazza ere lantzen dituzte, guztietan bat-batekotasuna erabiliz.
22:30ean Plaza Berrian. Janiva Magness abeslari estatubatuarra.
00:00etan Fronton Kafetegian. Sheilah Cuffy abeslaria (Ingalaterra).