23.532 zenbakiak irabazi du Tolosa & Co-ren saria

Ataria 2011ko ekainaren 28a

Tolosa & Co elkarteak San Joanetako kanpainaren barruan egin duten zozketako zenbaki irabazlea aukeratu du: 23. 532a. Txartela Dakaro dendan banatu zen, Korreo kaleko 50 zenbakian. Irabazleak 2.000 euroko balioa duen bidaia irabazi du. Txartela aurkezteko epea uztailaren 12an amaituko da, 10:30ean. Irabazlerik ez baldin bada agertzen, Tolosa & Co elkarteak zozketa berri bat egingo luke, zenbaki berri bat ateratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!