http://www.youtube.com/watch?v=xk2XkOGk8h0
Tolosarrak San Joan jaiak ospatzen ari dira, eta gaur Koadrilen eguna dute. 1.600 lagun inguru bildu dira bazkaltzeko. Euskal Herria Plazari eta Tolosako kaleei kolorea eman diete, kolore ezberdinetako kamisetak soinean dituztela. Aurtengo berrikuntza, koadrila bakoitzak txapela bat eraman behar duela izan da. Era guztietakoak ikus daitezke.
Bero handia dela eta, barrutik eta kanpotik busti dira. Zenbaitek itzalaren bila ibili behar izan du.
23:30ean Vendetta taldearen kontzertua izango da Plaza Berrian, eta ondoren, Dj Black.
Bihar jaietako azken eguna izango da. Hala ere egun guztian izango dira ekitaldiak.