San Joan jaietako egitaraua

tolosa 2011ko ekainaren 23a

Gaur hasi, eta igandera bitarte, San Joan jaiak ospatuko dituzte Tolosan. Hona hemen egitaraua.

Hilak 23, osteguna

10:30ean. Euskal Herria plazako Iturriza Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean Mus Txapelketa.

17:00etan. Txistularien kalejira, antzinako erronda bidetik barrena.

18:00etan. Saharako haurrei harrera egiteko ekitaldia.

18:30ean. Suziria, udaletxeko balkoitik, eta kanpai hotsa, jaien hasiera iragartzeko.

18:30ean. Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroekin. Irteera, Plaza Zaharretik.

18:30ean. Tolosako margolarien XLV. erakusketaren inaugurazioa, Txinparta Elkartean. Erakusketa hilaren 26ra bitarte egongo da zabalik.

19:30ean. Zerkausian bertso jaialdia: Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu, Adur Gorostidi eta Beñat Iguaran. Gai jartzailea: Iker Iriarte.

19:30ean. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arrats otoitzetan parte hartzeko.

20:00etan. Berdura plazan, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua.

22:00etan. San Joan sua, Andre Maria plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri Dantzari Taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez-kale ibiltzera abiatuko da. Jarraian, Hodeiertz abesbatzak kantatuko du.

p23:00etan. Plaza Berrian, Yukatan eta Lobo Electrico musika taldeen emanaldia, ondoren,

DJ Puntzaka.

Hilak 24, ostirala

07:00etan. Alkate Soinua Tolosako Txistulari Bandaren eskutik.

08:30ean. Diana, Tolosako Musika Bandarekin.

08:45ean. Diana, Tolosako eta Iruñeko txistulari bandekin.

09:00etan. Txirrindulariak: 1. eta 2. mailako afizionatu proba, XXXVIII. Jose Mari Anza Memoriala, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.

09:30ean. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.

10:00etan. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Tolosako bordondantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte. Azken deskargak, Euskal Herria plazan egingo dituzte.

12:00etan. Oria ibaian batel estropadak, sailkapen probak.

13:00etan. Kontzertua, Berdura Plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko txistulariekin.

16:45ean. Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute.

Ondoren, Trianguloan bilduko dira. Eskopetariek azken deskargak egingo dituzte. Udalbatza Zumardiaundira joango da, eta Aurreskua dantzatuko da bertan. Euskal pizkundearen eragile izandako Doroteo Ziaurritz eta Antonio Maria Labaien, Tolosako alkate ohiak, gogoratuak eta omenduak izango dira.

18:00etan. Haur ikuskizuna Alondegi plazan: Azkona taldea.

18:00etan. San Frantzisko pasealekuan Txirrindulari Kriteriuma, Jose Manuel Ansorena XV. Memoriala. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta. Emakumezko, kadete, gazte eta afizionatu mailako txirrindulariek hartuko dute parte.

19:30ean eta 23:30ean. Jones Brothers txaranga kalez-kale ibiliko da.

23:00etan. Su festak, 1. bilduma: Pirotecnia Zaragozana.

23:30ean. Euskal Herria plazan, Korrontzi eta Oinkari Dantza Taldearen emanaldia: Infernuko Hauspoa. Euria eginez gero, Leidorren.

Hilak 25, larunbata

10:00etan. Beotibar pilotalekuan, Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskolak antolatuta, XX. San Joan Zesta-Punta Txapelketa.

10:30ean. Haurren entzierroa. Plaza Berritik zezen plazara.

11:00etan. Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroekin. Irteera Plaza Zaharretik, amaiera zezen plazan.

11:00etan eta 16:00etan. Haur jaialdia.

11:00etan. San Frantzisko pasealekuan, Harizpe elkarteak antolatuta Toka Lehiaketa.

11:30ean. Zezen plazan xexentxoak eta zalditxoak haurrentzat.

11:30ean. Bonberenea txaranga eta GiroArte Dultzaina taldea kalez kale ibiliko dira.

11:30ean. Koadrilen Egunari hasiera emango zaio Plaza Berrian, txaranga eta dultzaineroak, eta Tolosa Kantarikoekin.

14:00etan. Euskal Herria plazan, koadrilen bazkaria. Ondoren, Zpeiz Mukaki taldea.

18:00etan. Berdura plazan, Hipo eta Tomax haur ikuskizuna.

19:00etan. Iraunkorrak txaranga eta Mulambo perkusio taldea kalez-kale.

23:00etan. Su festak, 2. bilduma; Astondoa Piroteknia.

23:30ean. Xirimiri Orkestraren kontzertua Lopez Mendizabal plazan.

23:30ean. Vendetta eta DJ Black Plaza Berrian.

HIlak 26, igandea

09:00etan. Diana, GiroArte dultzaina taldearekin.

11:00etan. Plaza Berrian Sokamuturra.

11:00etan eta 16:00etan. Haur jaialdia, Alondegi plazan.

12:00etan. Oria ibaian batel estropadak, finala.

18:00etan. Lopez Mendizabal plazan haur ikuskizuna, Zirika Zirkus.

18:00etan. Zezen plazan, zezen-errekortarien VII. Lehiaketa.

19:00etan. Trianguloan herri kirolak: Mugerza eta Mujika; Izeta II.a, Izeta IV.a eta Telleria, eta Izaskungo nesken sokatira taldea.

20:00etan. Txistularien Alardea Berdura Plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!