Sahararentzako jasotako produktuekin hiru kamioi atera ziren Tolosatik, 50 bat tona guztira, eta beste 10 inguru aurrerago bidaliko dira. Ekitaldian Jon Diaz Tolosaldea Sahararekin-eko lehendakaria (zutik), Fatma Brahim Frente Polisarioko Euskal Herriko ordezkaria, Ibai Iriarte Tolosako alkatea, eta Euskal Fondoko Itziar Iturri izan ziren. Larunbatean ere elkartasuneko futbol partida, bazkaria eta kontzertuak izan ziren.