Datorren ekainaren 21ean, asteartean, atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio saioa egingo dute, kultur etxean. Saioa 18:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, eta atzerritarrei eurei, nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei zuzendua da. Tolosaldea Garatzen eta Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Sailak antolatuta, abokatu batek atzerritartasunari buruzko araudiaren inguruan hitz egingo du (bizitzeko eta lanerako baimenak, familiak, ikasleak, nazionalitatea, zigorrak, kanporatzeak, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, eta abar), eta bertaratuen galderak erantzungo ditu.