VII. Pintura Lehiaketa, Felix Yarzaren oroimenez

Ataria 2011ko ekainaren 15a

Tolosaldean jaio diren edo bertan bizi diren artista guztiek parte hartu ahal izango dute Felix Yarzaren oroimenezko lehiaketan. Obrek, gehienez bi obra lehiakideko, originalak izan beharko dute, teknika librez eta gehienezko 73x60 cm-ko formatuan eginak. Gaia norberak aukeratutakoa izango da. Epaimahaiak aukeratutako obrak Elkartearen lokaletan jarriko dira ikusgai  San Juan jaietako egunetan, ekainak 23 eta 26 bitartean izango den Erakusketan. Lanak Txinparta elkartean aurkezteko epea bihar, ostiralean, amaitzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!