Denboraren Bankuak II. Truke Eguna antolatu du igandean

Ataria 2011ko ekainaren 15a

Tolosako Emakumeen Denboraren Bankuak, Udalaren Berdintasun sailaren laguntzarekin,

II. Truke Eguna antolatu du igande honetan, hilaren 19an. Lehenengoa bezala, Zerkausian izango da, 10:00etatik 18:00etara. Ekitaldi honetan nahi duen orok parte ahalko du. Udalak mahaiak jarriko ditu Zerkausian, eta parte hartu nahi dutenek eskaintzeko dutenarekin joan ahalko dira.

Azoka honen berezitasuna dirurik gabe nahi edo behar duzuna eskuratzean datza. Izan ere, parte-hartzaileek eskaintzeko dituzten produktuak edota zerbitzuak elkartrukatzen dituzte euren artean. Horretarako, denbora txekeak erabiltzen dituzte. Txeke horietan, jaki bat edo zerbitzu bat prestatzen edo ematen erabilitako denbora zehazten da.

Duela urte eta erdi sortu zuten Tolosako Emakumeen Denboraren Bankua zenbait emakumek. Bi astean behin elkartzen dira eta beraien arteko elkartrukea egiten dute. Elkartruke hori nahiz euren ekimena zabaldu, ezagutarazi eta jende berria elkartzeko helburuz, iragan urteko abenduan antolatu zuten lehendabiziko Truke Eguna. Lehendabiziko esperientziak izan zuen harrera ona ikusita, orain bigarrena antolatzea erabaki dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!