Ibai Iriarte izango da Tolosako alkatea, Aralarren babesarekin

Ataria 2011ko ekainaren 10a

http://www.youtube.com/watch?v=b4oogIa2Qh4

Tolosako Aralarrek Bilduko alkategaia babestuko du biharko kargu hartze ekitaldian. Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko zinegotziak azaldu duenez, hasieratik argi izan dute zerrenda bozkatuena errespetatuko zutela, abstentzioa edo Bilduren alde bozkatuz. EAJrekin "bilera informalak" egin dituztela ere onartu du Irazabalbeitiak. Aralarrek Bilduri emango dion babesaren truke, oraindik zehazteko dagoen batzorde bateko buru izatea lortuko du Irazabalbeitiak. Tolosako Bilduko ordezkariak ere zoriondu ditu Aralarko zinegotziak, euren arteko bileretan eduki duten jarreragatik. Gauzak horrela, argitu da Tolosako alkatea nor izango den: Ibai Iriarte.

Kargu hartze ekitaldia 12:00etan izango da bihar, Tolosako udaletxeko batzar aretoan. Bilduk herritarrei bertara joateko eskatu die.

Prentsaurreko osoa:

http://www.youtube.com/watch?v=2EFJ7lYk-fs

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!