Tolosa Berdez egitarauari hasiera eman zaio asteburu honetan. Atzo bertan, Alde Zaharreko bost plazetan aste betez ikusgai izango diren lorategiak prestatzen aritu ziren; Gaztelako arkuan, Plaza Zaharrean, Andre Maria plazan, Berdura plazan eta Euskal Herria plazan jarri dituzte aurten, lorategiak.
Batzuek 'Tolosa Berdez' ekimenaren logotipoaz baliatuta, graffitia eta landareak uztartu dituzte. Besteek, birziklapenari begirako lorategia prestatu dute. Nekazaritzari ere omenaldia egin nahi izan diote lorategi batekin, eta naturak zementuaren aurrean egiten duen aldarrikapena ere irudikatu du lorazain batek. Azkenik, geranio gorriekin osatutako lorategitxoa ere prestatu dute.
Plazetako lorategiez gain, Trianguloa plazan lore eta landareen azoka ere izan da gaurkoan, eta eguraldi ona lagun, herriatr ugari hurbildu dira denboraldiko landareak ikusi eta erostera.
Azkenik, aipatzeako da San Frantzisko pasealekuan jarri duten artisautza azoka ere.