Zesta punta partidak izango dira asteburuan

tolosa 2011ko ekainaren 1a

Bihar, ekainak 3, Beotibar Zesta Punta Elkarteak antolatutako San Joanetako Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte.

Partidak iluntzeko 20:30ean hasiko dira, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lehenengo norgehigokan, Altuna-Telleria bikotea Lopez-Aizpurua bikotearen aurka arituko da. Bigarren partidan, berriz, Izagirre-Rabadan bikotea Trabazos-Jauregiren aurka lehiatuko da frontoian. Bi partidetako garaileek, San Joan txapelketako finala jokatuko dute, datorren ekainaren 18an.

Herri arteko txapelketa

Bestalde, datorren igandean, hilak 5, herri arteko txapelketako jardunaldiak izango dira, 10:30etik aurrera, Betoribar pilotalekuan. Txapelketa honetan hiru mailak jokatzen dute: kadeteek, jubenilek eta nagusiek. Oraingoan, tolosarrek Donostiaren aurka aritu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!