Uztaro kooperatibak autogestioan eta agroekologian oinarritutako baratze kolektibo batean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Tolosan bazkide-talde bat sortzeko asmotan aurkezpen-hitzaldi bat egingo dute. Bertan, funtzionamendua, asteroko barazki-otarrak, konpromisoak... azalduko dituzte, euren proiektua hobeto ezagutzeko aukera ere egongo delarik, baita zalantzak argitzekoa ere. Hitzaldia bihar, ekainak 1, 19:30ean izango da, Tolosako kultur etxeko areto nagusian.