Oria ibaian paseatzeko aukera ekainaren 5ean

Ataria 2011ko maiatzaren 31

Ekainaren 5ean, igandean, Kirolari ateak zabalik ekimena ospatuko da Tolosako Oria ibaian, 10:00etatik aurrera. Arraunlariek, piraguistek eta arrantzaleek bere tartea edukiko dute, baita pedaloek ere. Herritarrek ibaian paseatzeko aukera edukiko dute. Udalak TAK arraun elkartea, Ibiur piragua elkartea eta Tolosako Arrantzale elkartearen laguntza izan du jardunaldi hau burutzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!