Elikaduraren industrializazioa Aste Berdearen barruan

Ataria 2011ko ekainaren 1a

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko eguna izango da. Hori dela eta, eskualdean hainbat ekitaldi ospatuko dira Aste Berdearen barruan. Tolosari dagokionez, Bideo-foruma, Zine kluba eta antzerkia antolatu dituzte. Eskolako Agenda 21en eskualdeko III. Topaketa ere egingo dute, ekainaren 8an, asteazkenean.

Egitaraua

Bihar, ekainak 2

Zine kluba. El pan nuestro de cada día, elikaduraren industrializazioaren inguruko dokumentala. Amsterdameko Jaialdian Epaimahaiaren Saria irabazi zuen. Leidor zineman, ohiko ordutegian.

Ekainak 4, larunbata

22:00etan. El abcdario del cambio. Poliposeídas Errealitatea modu satiriko batean deskribatzen duen antzezlana: immigrazioa, emakumea, neoliberalismo ekonomikoa, publizitatea, kontsumoa... Zerkausian.

Ekainak 8, asteazkena

09:30etik 12:00etara. Eskolako Agenda 21 III. Topaketak. Tolosako Musika Eskolan

Ekainak 16, astelehena

10:00etatik aurrera. Bideo-foruma: ¿Como alimentamos el mundo?, kultur etxean.ʍ

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!