Musikaria astea bi emanaldirekin amaituko da

tolosa 2011ko maiatzaren 26a

Bihar iluntzean, Tolosako Musika Bandak kontzertua eskainiko du Musikaria astearen egitaraua osatuz.

Emanaldia Zerkausian izango da, 19:00etan, eta Enrike Arostegi Eguzkitzaren gidaritzapean arituko dira musikariak.

Interpretatuko dituzten piezak honakoak izango dira: Lazos de Amistad pasodoblea, Festive Overture op. 96, Caribbean Concerto, El año pasado por agua zarzuela eta Danzon nº2.

Amaiera, gaztetxoenekin

Musikaria asteko egitarauari amaiera emateko, eta azken bi urteetan bezala, igandean Leidorren emanaldia izango da. Tolosako musika eskolako ikasle bandak eta Udaberri dantza taldeak, elkarlanean emanaldia prestatu dute.

12:00etan hasiko da emanaldia, eta ikasle bandak interpretatuko dituen abestiekin, koreografia desberdinak egingo dituzte Udaberriko ikasleek. 3 urteko haurrekin hasi, eta 14 urteko gaztetxoek ere dantzatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!