Musika Eskolan matrikulatzeko epea hilaren 31n amaituko da

Ataria 2011ko maiatzaren 25a

Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolatik azaldu dutenez, 2011/2012 ikasturteko aurrematrikula epea maiatzaren 31n, asteartean, bukatzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 65 15 93. Bulegora bertara ere joan daiteke nahi izanez gero, horretarako, honako ordutegia zabaldu dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etarakoa, hain zuzen ere.

Musika eskolan eskaintza zabala prestatu dute 2011/2012 ikasturterako. Honako ikasgaiak aurkitzen dira aukeran: akordeoia, pianoa, perkusioa, flauta, klarinetea, oboea, saxofoia, bibolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, baxu elektrikoa, tronpeta, tronboia, tronpa, bonbardinoa, tuba, txistua eta dultzaina.

Adin guztientzat

Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan ez dago adin-mugarik, ondorioz, lau urterekin hasi daiteke klaseak hartzen. Helduentzat ere solfeoko eta instrumentuko ikasketa bereziak ematen direla azaldu dute arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!