Bertso afaria izango da etzi, Arsenal elkartean

tolosa 2011ko maiatzaren 24a

Tolosako Izaskun auzoko Arsenal elkartean, bertso afaria antolatu dute datorren ostiralerako. Bertsolari gazteak arituko dira afalondoan: Julio Soto, Miren Amuriza eta Eneritz Artetxe. Afaria 21:00etan hasiko da, eta Sarasola sagardotegiaren eskutik, sagardoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!