Pasa den maiatzaren 14an zabaldu zituzten Zumardiaundiko lorategi berriak. Nazioarteko lorategien jaialdiaren barruan, ‘Tolosa’ gaiaren inguruan burututako sorkuntzak daude ikusgai bertan.
Parkea zabalik izango da egunero, astelehenetik igandera, goizeko 10:00etatik 21:00etara bitarte. Lorategiak ikusteko, bisita gidatuak antolatu dituzte arduradunek. Goizetan bi bisita izango dira: 11:00etan euskaraz, eta 12:00etan gazteleraz. Arratsaldetan, berriz, 18etan izango da euskarazko saioa, eta 19:00etan gaztelerazkoa.