Laskorain bigarren geratu da ligan eta igoera fasea jokatuko du

tolosa 2011ko maiatzaren 23a

Ligako azken partidua izaki, derbi zirraragarri bat tartean eta lortutako bigarren postuarengatik taldea behar bezala zoriontzeko asmotan, sekulako jendetza bildu zen joan den larunbatean Usabalgo kiroldegian Laskorain eta Transportes Lakunzaren arteko partidan. Tolosarrek 8-5 irabazi zioten billabonatarrei.

Laskorain Ikastolak igoera faseari ekingo dio datorren asteburuan. Nafarroako ligako txapelduna izan den Antsoaingo Gazte Berriak taldearen aurka jokatuko du. Joaneko norgehiagoka larunbatean izango dute etxetik kanpo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!