Eskualdeko gainerako herrietan baino beranduago kontatu zituzten atzo, Tolosako bozkak, eta gaueko 22:30ak aldera, Bilduk 3.812 bozka jaso zituela jakin zuten herritarrek, gehiengoa lortuz. 8 eserleku beteko dituzte koalizioko hautetsiek.
Bozka gehien jaso ez dituen arren, EAJ-PNV alderdiak inoiz izan dituen emaitzarik onenak izan ditu, bozka Tolosan, bozka kopuruari dagokionez, 3.651 bozkarekin. Aurreko legealdian zituen 9 zinegotzietatik, 2 galdu dituzte jeltzaleek, eta 7 eserleku beteko dituzte.
PSE-EEk, bere aldetik, 590 bozka jaso ditu, eta eserleku bat galdu du udalean; zinegotzi bat bakarrik izango dute sozialistek, datorren legealdian.
Aralarrek, aurreko legealdian izan duen eserlekua mantenduko du, 480 bozka jasota.
PPk, aldiz, ez du ordezkaririk izango datozen lau urteetan Tolosako Udalean; 462 bozkarekin, ez du hautetsirik udalean izatea lortu.
Egoera bertsuan suertatu da Ezker Batua. 205 bozka jaso ditu Tolosan, eta eserlekua galdu egin du, beraz.
Hamaikabat alderdiak, 81 bozkarekin, ez du ordezkaririk izango udalean.