Maiatza Borrokan egitarauaren barruan, hamar egunez Trianguloa plazan ‘erresistentziaren haiman’ bizitzen aritu dira hanbat saharar.
Maroko Saharatik ateratzea eskatzen dute, eta Mendebaldeko Sahararentzat autodeterminazioa ea independentzia ere bai.
Tolosaldea Sahararekin elkarteak, Marokok Mendebaldeko Saharako oinarrizko eskubideak «etengabe» urratzen dituela azaldu du. Horrekin batera, «atxiloketak, tortura basatiak, bortxaketak edo pertsonen desagertzeak lurralde okupatuetan egunerokoak» direla salatu dute.
Egoera honen aurrean, pasa den maiatzaren 10ean «milaka lagun» kalera atera zirela diote, Fronte Polisarioaren sorrera ospatzera.
Tolosaldea Sahararekin elkarteak, Frantziako nahiz Espainiako gobernuen jarrera salatu nahi du, «ez ikusiarena egiten baitute errealitate honen aurrean».
Hau guztia dela medio, eta Maiatza Borrokan ekimeneko aldarrikapenekin jarraitzeko, bihar, hilak 20, elkarretaratze isila izango da arratsaldeko 20:00etan Trianguloa plazan.