Tolosa Kantarik Iruñera bidaia antolatu du

Ataria 2011ko maiatzaren 18a

Iruñean Kantuz izeneko kantu-jira hileko lehenbiziko larunbatean egiten dute Iruñean. Tolosa Kantarik bertara joateko autobusak atera ditu, ekainaren 4rako. Jada autobus bat beterik aurkitzen denez, bigarrengorako izena lehenbailehen ematea eskatu dute. Egun pasaren prezioa 18 euroko da eta txartelak toki hauetan daude salgai: Xirimiri; Babes; Elurra eta Ekaitz tabernan. Irteera 09:30ean izango da, Tolosako zezen plazaren aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!