Datorren ekainaren 4an, Iruñeko kantu jiran parte hartzeko aukera izango da, Tolosa Kantari taldeak antolatuta.
Goizeko 09:30ean autobusa hartuko dute zezen-plaza aurrean. 10:30ak inguruan, Iruñean gosalduko dute, eta eguerdiko 12:00etan Mercaderes kalean elkartuko dira hango kantu zaleekin. Bazkaria 15:00etan hasiko da, eta norberak eraman beharko du etxetik. Edariaz, ordea, antolatzaileak arduratuko dira. Bazkalondoan, kantuan eta dantzan aritzeko aukera izango da, eta 19:00ak aldera, Tolosara itzuliko dira.
Egun pasara joateko 18 euro ordaindu beharko dira, eta txartelak Xirimirin, Babesen, Elurran eta Amarozko Ekaitzen daude eskuragarri. Txartelak lehenbailehen erostea gomendatzen dute.