Jaki Mexikarren Tailerra antolatu dute Urkizun

Ataria 2011ko maiatzaren 12a

Datorren maiatzaren 19an, ostegunean, Denboraren Bankuko emakumeek Urkizun Jaki Mexikarren Tailerra antolatu dute, Rosalia Fierroren parte-hartzearekin. Hirugarren aldia da jada, Tolosaren deszentralizazio saiakerarekin bat eginez, Denboraren Bankuak landa eremuko emakumeekin batera Urkizun ekintzak antolatzen dituena. Bertara joateko, Tolosako Eroskiko parkinetik 18:00etan aterako dira, denak elkarrekin joateko. Ahal duenak autoa eraman dezala eskatu dute.

Tailer honen antolaketak Denboraren Bankuko filosofiari erantzuten dio. Emakume talde honek, diruaren erabileraren beharrik gabe gauzatzen ditu hartu-emanak taldeko kideen artean. Oraingoan, Rosaliak jaki mexikarrak prestatzen erakutsiko die.

Bestalde, ekainaren 19an, Tolosako Zerkausian II. Truke Eguna izango da. Denboraren Bankuko kideak bertan egongo dira, nahi duen ororekin trukean aritzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!