‘Udapasa artiskikoak’ izango dira Tolosako musika eskolan

tolosa 2011ko maiatzaren 12a

Aurten hirugarrenez antolatuko ditu Artekin elkarteak, Tolosako Udalaren laguntzarekin, Udapasa Artistikoak.

Tolosako Eduardo Mocoroa musika eskolan ospatuko dituzte, eta 4 urtetik 12 urtera bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako udaleko irekiak izango dira, ‘Muak’ deituriko udaleku hauek. Bertan, musika ikuspegi dibertigarriago batetik sentitu, ezagutu, ulertu eta biziko dute ikasleek.

Datorren uztailaren 4tik 15era bitarte izango dira Udapasa artistikoak, astelehenetik ostiralera. Ordutegiari dagokionez, berriz, 09:00etan hasi, eta 13:00ak arte jardungo dira.

Musika udaleku hauek 120 euroko prezioa izango dute, eta diru kopuru hau Kutxako ondorengo kontuan sartu beharko da: 2101 0177 37 0012607230.

Matrikulazio epea maiatzaren 31ra biatrte izango da zabalik, eta izen-emate orriak udaletxeko gazte informazio bulegoan, musika eskolan edo Artekin elkartearen webgunean eskura daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!