H1!ek Gipuzkoarako helburuak azaldu ditu

Ataria 2011ko maiatzaren 11

Hamaikabat alderdiko Pello Gonzalez foru aldundirako hautagaiak, eta Khristina Baron Tolosako alkatetzarako hautagaiak, agerraldia egin zuten asteartean, Tolosako kultur etxean.

Besteak beste, ekonomia izan zuten hizpide, eta «zerga bilketa eta banaketa sistema justuagoa bultzatzeko» lan egin dutela nabarmendu zuten. Bide horretan, «iruzurraren kontrako borrokan» jardun direla aipatu zuten, eta krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri garrantzitsuak» martxan jartzeko asmoa dutela nabarmendu zuten.

Besteak beste, Hamaikabat alderdiak egin nahi duen ekarpena hainbat adarretan banatu zuen, eta beraz, gobernu onarne aldeko jarrera, enpresen lehiakortasunaren aldeko lan egitea krisitik ateratzeko, zerga sistema bidezkoago bat finkatzea, guztiontzako gizarte zerbitzuak sendotzea, Gipuzkoa akordio handiek bidetik eraikitzea edo ETAren amaiera exijitzea azpimarratu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!