Abiadura Handiko Trenaren (AHT) auzian desobedientzia bultzatu nahian dabilen Mugitu! Mugimenduak Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu! lelopean Mugitu! Eguna antolatu du biharko. Ikastordu bateko geldialdia egiteko eta antolatu diren ekintzetan parte hartzeko deia egin du Mugitu!-k. Besteak beste, Mugitu! Mugimenduak Tolosako hiru ikasle talderekin elkarlanean ari da antolaketak egiten.