Mahai ingurua egingo dute alderdi politikoekin osasun zerbitzuari buruz

tolosa 2011ko maiatzaren 3a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak mahai-ingurua antolatu du herriko alderdi politikoetako ordezkariekin.

Mahai-ingurua bihar izango da, arratsaldeko 19:30ean, kultur etxeko areto nagusian. Parte hartuko duten alderdi politikoak, Aralar, Bildu, Ezker Batua, Hamaikabat, PNV eta PP izango dira.

Aipaturiko alderdi politikoei, bi galdera nagusi egingo dizkiete: Nola defendatu eta ahalbidetuko duzu espezialitateen anbulatorio publikoa baliabideez hornitzea, behar bezalako arreta emateko? eta Zure alderdiak defendatuko al du Tolosaldeak ospitale publikoa eta behin betikoa berehala izatea?. Moderatzailea Jon Mirande kazetaria izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!