Aurten, Basaizea Baigorriko elkarte kulturalak Aste Kultural berezia antolatuko du, apirilaren 24tik 30era. Egitarauko izarra Nafarroaren Eguna izan den arren, iragan igandean, Tolosaldetik musikari ugari gerturatuko da bertara apirilaren 30ean, Aste Kulturalari agurra ematera.
Baigorriko elizan, 21:00etan, Hitzen musikaz hazi ekimena izango da etzi. Bertan, hainbat talde eta taldekide elkartuko dira. Horien artean egongo dira Tolosako Et Incarnatus Ganbara Orkestra eta Ikastolako Haur Abesbatza. Hauekin batera, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta eta Amaren alaben ahotsak entzuteko aukera izango da, Xabier Lete eta Mikel Laboaren doinuak, kantu herrikoiak... abestuz.
Euskararen alde
Basaizea elkartea 1981ean sortu zen, eta, hiru helburu argirekin sortu ere. Geroztik, kultura uztartzen dihardu. Horretarako lehen aipatu hiru ardatz ditu: «Euskararen salbatzea, euskaldun izatearen zaintzea eta herri dinamika bultzatzea».