Aste Santuetako oporraldiaren ondoren, zine programazio zabala izango da Pazko asterako ere, Tolosan.
When you´re strange jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango da zine forumaren barruan, ostegunean. Pelikulak 60eko hamarkadako rockaren erreferenteetako bat izan zen The Doors talde estatubatuarraren historia kontatzen du.
Era berean, The Fighter filmak ere badu errealitatearekin loturarik, izan ere, benetako istorio bat oinarri hartuz, boxeolari baten bizitzako gora-beherak kontatzen ditu.
Los chicos están bien komedia sarituak, berriz, intseminazio artifizial bidez jaiotako neska-mutil batzuek beren aita ezagutzeko duten grina islatuko du.
Azkenik, polizia baten eta bere semearen abenturak izango dira nagusi, Esta abuela es mi padre pelikulan.
Pazko asteko zine egitaraua:
Apirilak 28
19:15. Zine foruma. Pelikula jatorrizko bertsioan proiektatuko dute. When you´re strange Leidor aretoan.
21:45. Zine foruma. Pelikula jatorrizko bertsioan proiektatuko dute. When you´re strange Leidor aretoan.
Apirilak 29
22:30. The fighter pelikula Leidor aretoan.
Apirilak 30
19:30. Los chicos están bien komedia izango da Leidor aretoan.
22:30. The fighter pelikula Leidor aretoan.
Maiatzak 1
17:00. Esta abuela es mi padre pelikula Leidor aretoan.
19:30. The fighter pelikula Leidor aretoan.
22:00. Los chicos están bien pelikula Leidor aretoan.
Maiatzak 2
20:30. Ikuslearen eguna. Los chicos están bien pelikula Leidor aretoan.