Tlsbat departamenduko diru laguntzen dialdia onartu dute, eta eskaerak egiteko epea maiatzaren 13ra biatrte zabaduko dute.
Eskaerak UDATE-n, Plaza Zaharreko seigarren zenbakian, egin beharko dituzte interesa dutenek. Astelehenetik ostiralera, goizez joan beharko da bertara, 08:00etatik 14:00etara.
Diru laguntzen helburua
Tolosako Udaleko Tlsbat departamentuak urtero ematen ditu eremu desberdinetan eragile moduan lanean aritzen direnentzako diru laguntzak; gazteen intereseko gaiak jorratzeko elkarteentzat, berdintasuneko gaiak jorratzeko elkarteentzat eta kultur ekintzak eta jarduerentzat izango dira laguntzak.