Ohitura den bezala, aurtengoan ere San Juan egunean, ekainaren 24an, Bordon dantzariak Tolosako kaleetan barrena ikusiko ditugu dantzan, eta bertan parte hartzeko entseguak maiatzeko lehen ostegunean, hau da, 5ean
hasiko dira Tolosako Usabal Kiroldegian. Antolatzaileek, Udaberri Dantza Taldeko kideek, herritar guztiak gonbidatu dituzte hurrengo hileko lehen ostegunean egingo den entsegura.