Kantu jirako entsegua ostiralera aldatu dute

Ataria 2011ko apirilaren 27a

Datorren larunbatean, apirilak 30, hileko azken larunbata izaki kantu jira izango da, Tolosa Kantari ekimen taldeak antolatuta. Beti bezala, eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera ekimen herrikoiari Tontokalen. Ondoren, Tolosako Alde Zaharreko kaleetatik barrena ibiliko dira euskal kantak abesten, musikarien laguntzarekin. Normalean osteguna izaten da entsegu eguna, baina aste honetako entsegua ostiralean izango dela jakinarazi dute, hau da, hilaren 29ean 20:00etan, Tolosako Udal Musika Eskolan. Jakina den bezala, parte hartzea librea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!