Tolosako TAKeko arraunlariek Euskadiko Batel Txapelketa jokatu zuten igandean, Legutioko urtegian. Bertan, bi bandera eta brontzeko domina eskuratu zituzten.
Kadete mutilek eta emakumezko promesek bandera bana eskuratu zuten, eta infantil mutilek brontzezko dominak ekarri zituzten Tolosara.
Emakumezko promesek, Hibaika, San Pedro eta Orio atzean utziz, erraztasunez irabazi zuten finala. Urrezko dominak eta bandera eskuratu zituzten. Miren Salvador, Lide Otaegi, Olatz Lopez, Maitane Olano, Nerea Perez, Miren Arburua, Miren Pastor eta Oihana Alkain arraunlariak izan dira Euskadiko txapeldunak.
Kadete mutilak hasieratik faboritoak ziren txapelketa irabazteko, eta ez zuten hutsik egin, lehen postua eskuratuz. Pasai Donibane, Ondarroa eta Bermeoko atzean utzi zituzten. Gorka Toledo, Mikel Zubelzu, Jon Jauregi, Iñigo Areizaga eta Mikel Malkorra izan ziren arraunean aritutakoak.
Mutiletan ere, infantil mailan, hirugarren postua eskuratu zuten brontzezko dominak leporatuz. Txapelketan parte hartu zuten arraunlariak Julen Eraso, Ander Zabala, Beñat Txapartegi, Imanol Toledo, Iker Marin, Unai Lertxundi eta Beñat Sanchez izan ziren.
Lortu dituzten emaitza onak tarteko, TAKeko ordezkariek, Fermin Caminos, Ander Lizarralde, Mario Hidalgo, Santi Nazabal, Agustin Toledo, Endika Lopez, Jon Ander Agirre, Sabino Alijostes, Larra zuzendaria edo Iñaki Arratibelek egindako lana azpimarratu nahi izan dute.
Ferroleko txapelketara
Apirilaren 30 eta maiatzaren 1eko asteburuan, TAKeko arraunlarien hiru taldeek Galiziara egingo dute bidaia, Euskadiko Txapelketan lortu dutena hobetzeko asmoz. Ferrolen jokatuko den Espainiako Batel Txapelketan parte hartuko dute.