Dantzari txikiek Tolosako plazak alaitu dituzte

Ataria 2011ko apirilaren 16a

http://www.youtube.com/watch?v=OWLATdM2SEQ

Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Tolosako Dantzari Txiki Eguna ospatzen ari dira. Goizean zehar, hainbat herritatik etorritako dantzariek giroa alaitu dute, euren dantzak eskainiz Tolosako plazetan.

Gauean gazte eta helduen txanda izango da. Besteak beste, Zerkausian afaldu eta ondoren erromeria izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!