Inaxi Luluagak plater arrakastatsua prestatu du Kilometro 0 egitasmoaren baitan

Ataria 2011ko apirilaren 16a

Minutu gutxitan amaitu dira Beti Alai jatetxeko Inaxi Luluagak prestatu dituen pintxoak Kilometro 0 egitasmoaren baitan. Tolosako Udalak bultzatzen duen ekimenak bertako produktuak ditu oinarri. Luluagak Tolosako azokan erosi ditu produktuak eta ondoren Zerkausian prestatu du platera: marinatutako antxoak tomate konfitatuarekin, eta honi lagunduz, ilar freskoak azalore purearekin. Zerkausian bertan banatu dituzte arrakasta handia izan duten pintxoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!