Gaur erabaki du Paueko epaitegiak Gregorio Jiménez Morales Espainiaratzea. Iragan martxoan atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian eta orduz geroztik espetxean eduki dute, bere aurkako euroaginduarekin zer egin eztabaidatzen zuten bitartean. Orain, Goitok hiru eguneko epea izango du helegitea jartzeko. Ondoren, epaitegiak 40 egun edukiko ditu azken erabakia hartzeko. Tolosarrari Espainiako presidente ohiaren, Jose Maria Aznarren, aurkako atentatu saiakeran ustez parte hartzea leporatzen dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2001ean.