Datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu zuen Tolosako Eusko Alderi Jeltzaleak. Ekitaldia Topic-en izan zen, eta hamazazpi hautagaiek euren helburuak azaldu zituzten jendaurrean. Besteak beste, datorren legealdirako EAJko taldeak herritarrengan «kofianzta eta ilusioa piztu» nahi du, eta horretarako «jomuga nagusia pertsonak» direla azaldu zuen Jokin Bildarratz alkategaiak, «proiektu edo eraikuntzen gainetik».