http://www.youtube.com/watch?v=EXouYU1mREs
Aranburu jauregian emakume arraunlarien inguruko argazki erakusketa zabaldu zuten martxoaren 26an, Boga berria izenarekin. Aurkezpen ekitaldia berriz atzo egin zuten. Jokin Bildarratz alkatea buru zutela, Tolosaldeko Arraun Klubeko hainbat kide eta Iñaki Arratibel medikua izan ziren bertan. Erakusketa hilaren 23ra arte egongo da zabalik.
TAK eta Kontxako Bandera
Argazki gehienak 2008koak dira, Kontxako I. Emakumezkoen Bandera jokatu zenekoak. Hala eta guztiz ere, TAKeko neskek bere lekua dute; hauen azken 6 urtetako lorpenak edo palmaresak erakusten baitira. Klubeko maila guztietako emakume arraunlariak ere agertzen dira