Datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan bozka posta bidez eman ahal izateko beharrezkoak diren argibideak emateko, PSEren Tolosako egoitza zabalik izango da, egunero, datorren maiatzaren 12ra bitarte. Egoitza Gorosabel kaleko 33 eta 35. zenbakietan dago, eta bertaratuei, botoa posta bidez emateko egin beharreko urratsen berri emango zaie. Posta bidez bozka ematen dutenen botoak guztiz anonimoak izango dira, eta berdin-berdin zenbatua .