Dagoeneko lehen asteburuko ekitaldiak pasa badira ere, hilabetea luzea da, eta eskaintza zabalean gustuko zerbait topa daiteke: hitzaldiak, erakusketak, zine eskaintza berria, kontzertuak, dantza emanaldiak,...
Bihar, Euskaraenea ekimenaren barnean, Mintzolako Maitane Aiertza eta Inaxio Usarraldek, Ahozkotasuna irakaskuntzan hitzaldia emango dute 19:30ean kultur etxean. Eta Amalur jardunaldietan, Extralurtarren Lurraldea dokumentala eskainiko dute.
Ostegunean eta ostiralean, ipuin kontalariak izango dira, haur liburutegian eta kultur etxean.
Asteburuko aukeren artean, Boogie Van eta Mule taldeen kontzertuak Bonberenean. Zinean, ostiralean euskarazko Mugaldekoak filma eskainiko dute eta bertso afaria ere izango da.
Apirileko kultur eskaintza
Ekitaldiak
Apirilak 6tik 9ra. Amalur Jardunaldiak 2011: Japonia. Dokumentala, hitzaldiak eta tailerrak izango dira.
Apirilak 7. Ipuin Txokoan, Pizgailu Magikoa Miriam Mendozaren eskutik, 18:00etan haur liburutegian.
Apirilak 8. Bertso afaria: Amaia Agirre, Bixente Gorostidi eta Aitor Mendiluze 20:30ean. Laskorain Ikastolak antolatuta.
Apirilak 13. Korrika 17k, 07:20 inguruan zeharkatuko du Tolosa.
Apirilak 15. Oinkari Dantza Taldearen Ari du lan berria, 22:30ean Leidorren.
Apirilak 16. Teatre Nu (Herrialde Katalanak), Aitona Matias, Topic-en 18:30ean.
Apirilak 16. Gipuzkoako Gorren Elkarteak antolatuta jaialdia, Leidorren.
Apirilak 16. Arimaz taldearen kontzertua eta Santa Cecilia abesbatza Santa Klara komentuan, 20:15ean.
Apirilak 16. Tolosako Musika Bandaren Pazko Kontzertua 19:00etan Berdura plazan.
Apirilak 16. Udaberri Dantzari Taldearen VI. Dantzari txiki eguna eta erromeria, egun osoan zehar.
Apirilak 26. Energia berriztatzaileen tailerra haur liburutegian 12:00etan. 8-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Apirilak 26-maiatzak 1. Udaberri gaztea, kultur etxeko gazte topagunean.
Apirilak 30. Tolosa kantari, 12:00etan Tontokaletik abiatuko dira.
Kultur etxea
Apirilak 6. Mintzolako Maitane Aiertza eta Inaxio Usarralderen, Ahozkotasuna irakaskuntzan hitzaldia, 19:30ean.
Apirilak 8. Koldo Amestoi ipuin kontalariaren Biribilketa emanaldia, 20:30ean.
Apirilak 15. Xentimorik gabe... antzerkia, Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren eskutik, 20:30ean.
Bonberenea
Apirilak 8. Boogie Van eta Mule taldeak.
Apirilak 9. Fiachras eta Garate taldeak.
Apirilak 15. Kop eta Governors taldeak.
Apirilak 16. Keiran taldea.
Zinea
Apirilak 7. 19:15ean eta 21:45ean, Las Zapatillas rojas filma.
Apirilak 8. 22:30ean, Mugaldekoak eskainiko dute.
Apirilak 9. 19:30ean, Mugaldekoak eta 22:30ean, Chico &Rita filma.
Apirilak 10. 17:00etan, Campeón. 19:30ean eta 22:00etan, Valor de Ley izango da.
Apirilak 11. 20:30ean, Chico &Rita filma.
Apirilak 14. 19:15ean eta 21:45ean, Caracremada eskainiko dute.
Apirilak 16. 22:30ean, Cisne Negro filma.
Apirilak 17. 19:30 eta 22:00etan Cisne Negro filma eskainiko dute.
Apirilak 18. 20:30ean Cisne Negro filma.
Erakusketak
Aranburu Jauregia. Apirilaren 23a bitartean, Boga Berria, emakume arraunlariei buruzko argazki erakusketa; Maitzaren 7a bitartean, Naroa Armendarizen, Perla pinturak 2010 erakusketa; eta apirilaren 29tik aurrera zabalduko ditu ateak, Jose Benito Ruizen, naturaldia ekimenak antolatutako argazki erakusketak. Astelehenak izan ezik, 17:30etik 20:30era egongo da zabalik.
Topic. Ekaina bitartean egongo da zabalik, Colorin eta bere txotxongiloak erakusketa. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, aste egunetan, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.