Oargi mendi elkarteak irteera antolatu du datorren astebururako. Aragoiko Pirinioetako bi mendate igoko dituzte: Cotiella(2.911m) eta Peña Montañesa (2.291m).
Apirilaren 8an, ostiralean, arratsaldez abiatuko dira Tolosatik, eta Saravillo herriko aterpetxe batean lo egingo dute bi gauetan. Larunbatean, berriz, goiz gosaldu ondoren, sei ordu inguruko ibilbidea egingo dute, Cotiellara igoko dira Santa Isabel bidetik, eta gero, berriz ere aterpetxera jeitsiko dira afaltzeko.
Igandean, hilak 10, gosaldu ondoren, autoz joango dira Ocins herrira, eta bertatik Peña Montañesa mendira igoko dira, lau orduko ibilbidea eginez. Arratsaldean, Tolosara itzuliko dira.
Izena eman nahi duen edonork, info@oargi.org edo oargimendi@gmail.com helbideetara idatz dezake, eta baita 688 69 86 42 telefonora deitu ere. Honetaz gain, izena ematerakoan, partaide bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, Euskadiko Kutxako ondorengo kontuan diru-sarrera eginez: 3035 0028 11 0281141038. Antolatzaileek, neguko mendi-materiala eramateko gomendioa luzatu dute.