Korrika 17ren amaierarako laguntza beharko da

tolosa 2011ko apirilaren 4a

Aurtengo Korrika, Gipuzkoan amaituko da, Donostian, eta Tolosako AEKri, muntaia lanetan aritzea egokitu zaio apirilaren 17ko festan, Andoaingo euskaltegikoekin batera. Lanaldia 08:00etan hasiko da, eta eguerdiko 12:00ak arte aritu beharko dute prestaketetan. 30 bat laguneko taldea baharko dute, eta horretarako eskualdeko herritarren laguntza behar dute. Laguntza hori eskaini nahi duenak, eta informazioa nahi duenak, andoain@aek.org helbidera idatz dezake, edo 943 59 17 04 telefonora deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!