«Arrakastatsua» izan da Tolosaldean Ikastn-en mintegia

tolosa 2011ko apirilaren 1a

Tolosaldean Ikastn eta Tolosaldea Goi Mailako Institutuak antolaturiko mintegiak «arrakasta handia» izan du bere bigarrne urtean, arduradunek diotenez.

Pasa den otsailaren 14an hasi ziren mintegiko hitzaldiak, eta martxoaren 28ra bitarte iraun dute. Guztira, sei saio egin dituzte, eta 12 orduko iraupena izan dute jardunaldiek.

Nazioarteko gaurkotasunaren inguruko gaiak izan dira, Jesus Torquemada politika analistak landu dituenak, eta 250 lagun izan ditu entzule.

Lehen bi saioetan, Asiaren gorakada ekonomikoa izan zuten hizpide, eta Indiak datozen urteetan izan dezakeen gorakada ere nabarmendu zuen Torquemadak.

Hirugarren eta laugarren saioak, berriz, Afrikari eskaini zizkioten. Gerrak, gosea, gaixotasunak eta txirotasuna bezalako elementuek itxaropenik sortarazten ez dien arren, Afrikako lehengaiek aurrera egiten lagunduko dietela nabarmendu zuten hitzaldian.

Azken bi saioetan, Ekialde Hurbila, Europa eta Amerikaren gaurkotzea izan ziren hizketarako gaiak, eta joan den urteko mintegian aipatu eta eztabaidatu diren gaiak gaurkotu zituzten. Era berean, mundu osoari eragin dion krisi ekonomikoaren sorburua, zergatia eta aurrerantzean izango duen garapena ere bereziki landu zituzten.

1tolosa@hitza.info

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!