Apirilak 8, 9 eta 10erako mendi irteera antolatu du Oargik. Tolosatik Cotiella eta Peña Montañesa mendietara joango dira. Lehenik, ostiral arratsaldean, Saravillo herrian dagoen aterpetxera joango dira. Bi gau egingo dituzte bertan.
Hurrengo egunean, hilaren 9an, gosaldu eta Cotiella (2911 m) igoko dute. 6 ordu inguruko igoeran. Afaltzera berriro Saravillo herriko aterpetxera jaitsiko dira.
Azken egunean, hilaren 10ean, autoz Oncins herrira joango dira, bertatik Peña Montañesa (2291m) mendia igotzeko. Lau orduko igoera izango dela azaldu dute Oargitik. Ondoren, etxerako itzulia egingo dute.
Izena emateko, info@oargi.org edo oargimendi@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Beste aukera bat 688 69 86 42 zenbakira deitzea izango da. Apuntatzeko garaian 20 euro ordaindu behar dira Euskadiko kutxan, 3035 0028 11 0281141038 zenbakian.
Neguko materiala emateko ere eskatu dute: kranpoiak,pioleta...