Hautesle erroldako zerrenda jendaurrean jarri dute

Ataria 2011ko martxoaren 31

Tolosako Udaletik azaldu dutenez, herritarrei jakinarazten zaie indarrean dagoen hautesle erroldako zerrendak jendaurrean jarrita egongo direla udaletxeko beheko solairuan, apirilaren 4tik 11ra bitartean, biak barne.

Maiatzeko hauteskundeei begira, oker dagoen daturen bat zuzendu nahi duenak orain izango du aukera. Erreklamazioa egiteko NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia aurkeztu behar du udaletxeko Estatistika Departamentuan, 3. solairuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!