Gutuna: Skate pistan, en español

Ataria 2011ko martxoaren 29a

Joan den larunbatean inauguratu zen Tolosako Skate pista. Arratsaldez hurbildu nintzen haurrak hartuta. Skate txapelketa ari zen ospatzen, jende ugari, giro ederra,  eta musika are ederragoa.

Hori bai, esatariak (ni bertan egon nintzan ia 2 ordutan)  ez zuen hitz bat euskaraz egin, den dena gazteleraz egin zuen, bueno gauza bakarra esan zuen euskaraz «zakarrak zakarrontzira botatzeko». Horrek, esatariak euskaldunekiko duen errespetu eskasa adierazten du, tartean ere adin txikiko euskaldun elebakarrak zeudela kontutan izan gabe.

Okerrena ordea zera da, ekitaldia Tolosako Udalak ere antolatzen eta finantzatzen zuela, eta udaleko zinegotzi bat, Joselu Andueza hain zuzen, esatariaren ondoan egon zela denbora guztian eta ez zuela nonbait euskararen ‘hutsunea’ nabaritu.  Gainera ez dezagun ahaztu egun horietan, udala ere partaide den Ahoz aho, hari eta ari euskararen erabilera sustatzeko kanpaina bete betean zegoela.

Nola nahi da euskararen erabilera sustatu gazteen artean, Aitzolen testuak megafonotik jarrita? Euskara «betiko rolloetarako» bakarrik erabiliz?

Skate pistaren ikusleen bataz besteko adina ez zen 18 urtera iritsiko, beraz, seguruenik %100a gutxienez euskaradun hartzailea, eta Tolosako Udalak ordaintzen duen eta udal instalakuntzetan gauzatzen den ekitaldian esatariari ez dio euskaraz «ere» egiteko baldintzarik jarri?

Ze adar jotze da hau?

Egun horretan behintzat,

Tolosako Udalak gazteleraren erabilera ondo sustatu zuen gaztetxoen artean;

«español en libertad, felicidades»!

Aitor Iztueta. Tolosa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!