Usabal kiroldegian sakte park berria inauguratu berri dute. Sakte txapelketaz gain, barbakoa eta bestelako ekintzak ere izango dira egun osoan zehar.
Ekitaldian, proiektua aurrera eramateko lehen pausoa eman zuten gazteak bertaratu dira; Jokin Bildarratz alkateari adierazi zieten Facebook bidez, Tolosan skate-arekin aritzeko leku baten beharra zutela. Bide horretan, proiektuak aurrera egin zuen eta arkitektu batek egin du parkearen diseinua. Kirola eta aisia uztartzen diren leku honetan, alkateak zaintza azpimarratu du: "Guztiona da, eta zaindu egin beharra dago. Grafittiak egiterakoan ere, gazteak euren artean ados jarri beharko dute, betiere skate park-aren egoera ona errespetatuz".
Dantzariak agurra dantzatu eta zinta moztu ondoren, suziri batek eman dio Tolosa eta inguruetako skate zaleen festari, hasiera.