Gaur goizean eskaini dute prentsaurrekoa, Tolosako anbulatorioko espezialitateak Asuncion Klinikara bideratu eta pribatizatzearen aurka protesta egiteko bildu diren eragile nahiz norbanakoek.
Bizpahiru bilera burutu dituzte orain arte, eta gero eta jende gehiago parte hartzen ari dela ikusirik, sinadura bilketa bat egingo dute Tolosan nahiz eskualdean; izan ere, Andoainera arteko bizilagunei eragiten dien auzia da anbulatorioarena.Horretaz gain, alderdi politiko guztiekin bilduko dira proposamen desberdinak jasotzeko, eta maiatzaren 14rako manifestazioa antolatu dute, Trianguloa plazatik abiatuta.
Plataformako bozeramaleek manifestua irakurri dute bertaratuen aurrean, eta aldarriarekin batera aireratuko duten logotipoa ere aurkeztu dute. Honen harira, banderatxoak egingo dituzte irudiarekin, eta bost euroko prezioan saldu, herritarren ere euren aldetik protesta egin dezaten, balkoi nahiz leihoetan oihalak zintzilikatuz.